Elffor Heriotz sustraiak 1. Barrumbe beltza “Ek Chaeos, th’ Erebos, te Melaina, te Mix egeneto” Itzalpeko Jaunak bidalitako irudi abailduak amildegi ilunean Gizagaixoen argi iheskorra hautsiz gorrotoa hedatzera aginduak. Bekaizkeriaren amildegia, tristura eta utzikeriarena … Bere barnean Jaun beltzaren odola, Zuloaren baitan isladatuz bihotza izoztuko diena. Barrunbe Beltza … Sufrikario jasangaitza negu gorriaren gordinean Etsipena ta agonia jasango dute amildegian erortzen direnek Eta ustelkeriaren hilobian lurperatuak izango dira betikotasunean. 2. Hildakoen basoetan Odol errekak isurtzen dira sakratua irabazi ondoren .. Armada ilunaren garaipena Ilbeteak erre ditzala kristauak. Neguko gau misteriotsuan heriotza ziurra da. Gure aroa da hemen, odol-guda basatian. Sakratuaren nahia basoko gerrazale bezala Sakratuaren nahia basoko gudari bezala. Biktimak jarraituz odoletan itoz zigortuak izango dira, Nire ezpataren altzairuak moztuko ditu. Odola lurzoruaren gainean ibili dadila utziko dut Beleak gau negutarraren isiltasunean kantatu arte. Sakratuaren nahia basoko gerrazale bezala Sakratuaren nahia basoko gudari bezala. Belaunikatuta eskainiko diot garaipena ohorearekin Betiko gauari eta antzinako arima gerrazaleei. 3. Heriotz sustraiak 4. Kateek loturik... Gorrotoa aurpegi zurian kateak ditut ariman Etsipenaren kateak, bizitzaren samarenak Gogoaren baitan gorrotoz josiak, kateek loturik naukate iluntasunera. Beltzitu dizkidate begiak, makurtu ezpainak, estutu didate bihotza. Herdoildu zaizkit hezurrak lurrundu bizitzeko nahiak Kateek loturik naukate iluntasunera. Gauaren hotzak saminduraz betetzen du nire arima, Herioren etxean hartuko dut babesa. Gaua da nire aberri bakarra. Ni hilko naiz eta belea etorriko da, ustelduko dira gorpu eta hezurrak, Baina kateek lotuko dute nire arima iluntasunera. Gaua da nire aberri bakarra.