Sentimen Beltza
Bizitza Osoan Zehar Sortu Den Etsipenaren Ondorioak



1. Hosto eroriak

Zuhaitz hil bat naiz, bizigabea
Berde bizikoa da dena nire inguruan
Nire adarretan hostorik ez,
adar bizigabeak bakarrik
Zizareak nire egurra kupidorik gabe irensten dute
Haizea nire inguruan dauden hostoak
kulunkatzen ditu
Dantza ero batean bezala
Nire hostoak lurrera erortzen direnean
Hosto eroriak nire inguruan, etengabeko
jolas makabro baten bezala
Hosto eroriak
Erioren joko makabroa
Etengabeko jolas makabroa


2. Ni eta nire bakardadea

Non nago?
Argi horiak nire inguruan
hezetasun usaina eta huts zakon bat
Huts zakon bat
Non nago?
Argiak joaten dira itzal urdinak ekarriz
Huts zakon bat
Kolore asko, denak beltzez margotuak
Zulo beltz eta zakon batetik irten ezinik
Nire bakardadeak nitaz barre egiten du
Depresio itzalak, sentimen beltza
itzal urdinak nire inguruan
Bakardade abesti isil bat,
azken aukera betirako joan da
Bakarrik ni eta nire bakardadea
zulo beltz eta zakon honetan


3. Zauri zakonak

Nire barnean atxilotuta nago, oinazezko itsaso batean galduta
Sentimen beltzaren barnean nire etsaiak zarete
Arima beltza bihurtu da,
zuen bizitza gorrotatzen duelako
Baina gorrote horrek bihotza bizirik mantentzen du
Arima Beltza
Bihota Beltza
Sentimen Beltza
Urteak zauri zakonak usten ditu, eta nire erimak ezin du gehiago
Ezin du oinaze onekin
Zuek sufritzen ikustea espero dut
Nire barnean dagoen sua betirako itzalita ikusteko
Arima Beltza
Bihota Beltza
Sentimen Beltza


4. Etsaien garaipena

Ez dago ezer borroka
egiteak merezi duenik
Dena erortzen da hatzamarrekin
ukitzen dudanean
Bizitzaren beste aldean nago,
zentzutasunetik urrun
Etsaien garaipena - oinazeak irabaztea
Etsaien garaipena - ez dago ezer
mundu onetan
Nire etsaien garaipena
Ametsak apurtzen diren unean
Argia betirako joaten denean
Iluntasuna barnean sartzeko bidea
topatzen duen momentuan


5. Etsipenaren ondorioak

Inork ez zidan esan bakardadea
borroka bat zela
Eromenaren kontrako etengabeko borroka
Miseriaren ibaietan nire
bizitza joan egia da
Miseriaren ibaietan nire
gaztetasuna joan egin da
Ez dut inspiraziorik aurkitzen inon
Nire gaztetasunak begirada triste bat
botatzen dit oso urruti dagoen leku batetik
Ez dago bueltatzeko biderik,
bidea suntsitu egiten da pauso bakoitzean
Bizitza osoan zehar sortu den
etsipenaren ondorioak
Huts zakon honetara bota didate eta
ezin naiz atera, ezin dut


6. Depresio itzalak

Nire alboan dagoen guztia
errautzetan bihurtzen da
Dena susntzipenaren erraietara
joaten da
Etengabeko joko makabro batetan
Depresio itzalak - Nire infernu pribatua
Depresio itzalak - Erioren jolas makabroa
Buruak ezin du pentsatu,
ezain du sentitu
Bizitzak ihes egiten duen bitartean
Munduaren dekadentziak
dena usteltzen du
Gauza guztiak amaigaberaino eramanez
Depresio itzalak - Munduaren Dekadentzia
Depresio itzalak...



Lyrics in plain text format



Main Page Bands Page Links Statistics Trading list Forum Email Zenial